Maitane sorgin txikia
Gaur goizean jeiki gara, suerte onian, mukirik gabe topatu dugu geure maitia… esan beharko luke abestiak. Baina ez. Gau guztietan estulka egon da geure gixajoa mukiak direla eta. Batzutan, hirurak edo bostak aldera, berdin da, Maitaneren negarrez esnatzen gara biok, baina bera ez da konturatzen, oraindik bere betazal txikiak ez ditu ireki eta, agian ez da ohartzen, agian ez du ohartu nahi, nekatuta dago, ziur, baina oraindik entzun dezakegu bere eztarrian flema nazkagarri hori gora eta behera, irteteko nahian. Bistan da, berabakarrik ezin duela, sudur eta aho txiki horietatik irtetzen den gauza bakarra bere estula da eta beste batzutan, zoritzarrez, negarra.
Ama orduan katu-lanpara piztu, eta hor ikusten dugu, sehaska barruan, agian ametsetan edo amesgaiztotan, nork daki. Zertan amets egiten ote duen jakin nahi nuke. Orduan, burua ondo helduta eta mugimendu zihur eta zuhur batekin bere gorputza sehaskatik atera eta titiari itsazten dio. Momentu hortan estula isiltasun bihurtzen da, eta negarra Maitaneren poza. Hau da irtenbide bakarra Maitane lasaitzeko. Flemaren borrokak behintzat hamar minutuko bakea eman digu.
Atseden isiltsua eta zoriontsua pasa eta gero, Maitane sehaskara bueltatzen da, amaren laguntzaz noski. Aitak begi bat ireki egin du eta amari laguntza ea behar duen galdetuz, baina ezin du ezer egin, lotan jarraitu dezake. Hala eta guztiz ere, haurrari entzuten dio arnasketa sakona. Amaren sendagaia oso baliagarri izan arren, ez da guztiz sendatu, flema dario oraindik!. Nahi eta nahiez, badirudi mukiak eztarritik ez direla mugituko. Baliteke mukiaren gertaera gautik amaitzea, baliteke momentu bakarra izatea, baliteke madariak sagarrondoan haztea ere. Ama eta biok badakigu gaua ez dela bukatu. Amak katu-lanpara itzaltzen duen bitartean, ia txikiaren birikiak entzun ditzake. Ez dago pozik.
Zortziretan, gutxi gorabehera, irifarre xarmanta entzuten dugu. Gure iratzargailua da. Beti bezala, amak katu-lanpara piztu eta gero, guri begira aurkitzen dugu, bere begirada beti guri zuzenduta eta gehien gustatzen zaigunarekin: irribarre batekin. Horrela esnatzen da gure maitia, alaitsu eta posez beteta. Batzutan ez dugu entzuten baina bera zihurtatzen da gu esnatzeaz. Atzamarrekin izara igurtzi eta soinu fin bat ateratzen du, ez da oso ozena, etengabea baizik. Horrela zihurtatzen da gu esna gaudela. Nik beti zorgin txiki bat dela esaten diot nire emazteari. Gu berarekin egon arte, edo irrifarre bat berari atara arte ez da geldituko, soinuak ataratzen jarraituko du.
Orduan, amak, zer maitia galdetzean, besoak luzatuz ohera ekartzen du. Badirudi gure ohean edozein lekutan baino hobe sentitzen dela. Une hartan, gure ohean etzanda, amaren titia bilatzen saiatzen da. Bera badaki nondik bilatu, izan ere, badaki non aurkitu dezakeen. Horregatik diot sorgin txiki bat dela. Gosariaren ostean, beti jolasten hasten da. Txaloak edo halako zerbait egiten du, eta hankak igelak bezala astintzen ditu, haizea mugitzeko asmoz. Nahiz eta pardela pixaz beteta egon bera pozez, eta noski esnez, beteta dago. Hau da zortea. Berak ez du ezer egin behar, horrela jarraitu dezala.
Ohean uzten dugu denbora luzean. Oso garrantzitzua deritzogu bera jolas dadin, batez ere orainaldian gurekin, asko gustatzen zaigu eta. Momentu hortan berak badaki ohean ere beste pertsonai bat dagoela: aita. Burua bira egin eta ea zer aurkitzen duen, memelo bat txorakeriak egiten. Ez dakit nor den haurren. Berak badaki: aita. Edozergatik egiten du irrifarre. Bera eta biok daukagun harremana ez dago inon idatzita baina txikia izateaz gain ondo ulertzen gara tentelkerietan garenean.
Hurrengo urratsa pardela aldatzea da. Egia esan, momentu honi lokutoriora goazela esaten dugu. Horrela deritzogu pardela aldatzen dugun tokiari. Ezinezko hitzak esaten hasi da, eta badirudi aldagelan gehien hitz egiten duen tokia dela, argi dago lokutorioan oso eroso sentitzen dela. Gu sahiatzen gara erantzuten hitz berberekin. Bistan da zerbait ulertzen duela, batzutan erantzuten baitu. Edo guri hori gustatuko litzaiguke.
Horrela dira geure gauak, gure egunsentiak, gure elkarrizketak eta gure poza. Eta gure gunea Maitane deitzen da: Gauza txarrak ahazten eta desagertzen dituena.
…
Eta orain banoa
berriro ohera, lolo egitera;
bihar ikusiko dugu
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri…baina ni bai.
…
Orain badakit Maitane sorgin txiki bat dela.